VI. Gladys Saria emateko ekitaldia
PUNTUEUSek eta EHUko Informatika Fakultateak poz handiz gonbidatzen zaitu VI. Gladys Saria emateko ekitaldi ofizialera.
Ekitaldian erakundeetako zein ingurune digitaleko arduradun nagusiak izango ditugu gurekin, baita ekimena sustatzen eta babesten duten erakundeen ordezkariak ere (Puntueus, EHUko Informatika Fakultatea eta Berdintasun Zuzendaritza, Emakunde, DanobatGroup, Euskaltel Fundazioa eta EITB).
Aurtengo sari-banaketa ekitaldiak, gainera, berrikuntza nagusi bat izango du: Gladysetik eratorritako eta EITBk ekoiztutako bideopodcast berria aurkeztuko dugu.
Animatu eta eskuratu zure gonbidapena!
Santa Teresa komentuaren klaustroa / ekitaldi aretoa (Donostia, Alde Zaharra)
Hasiera:
Amaiera:
Egutegira gehitu